Loading

Ohiko galderak

FAQS

Ibilgailuen erabileraren oinarrizko arauak

  • Ibilgailuak depositu osoarekin entregatu eta itzuliko dira. Ez betetzeak, erregai kopuruaz gain 10 € ko errekargua dakar.
  • Erretzea debekatuta dago ibilgailuen barruan. Araua ez betetzeak 100 € karga suposatzen du garbiketa egiteko.
  • Ezin da ibilgailua zikinkeriaz beteta entregatzea. Ez betetzeak 100 € karga suposatzen du garbiketa egiteko.

Alokailuaren oinarrizko arauak

Ikusi hemen BALDINTZAK.

Frankizia edo arrisku osoko aseguruen arteko aldea

  • Frankizia aseguruak, bezeroak 600 € -ko mugaraino sortutako kalteen erantzule bihurtzen du.
  • Arrisku osoko aseguruak bezeroa kalte edo ezbehar guztieatik salbuesten du.

Kilometro erabilgarriak eta gehiegizko kilometroak

  • 350 km/eguneko
  • Gehiegizko kilometroa 0,15€/km
  • Egun 1/2 = 200 km

Zein dira gidariaren baldintzak?

B1 gidabaimena indarrean edukitzea. Ez dago errekarguik gutxieneko adinagatik edo gidabaimena lortzeko antzinatasunagatik.

Ordainketa politikak

  • Ordainketa modua txartel bidez.
  • Erreserba egitean, alokairuaren prezioaren %25eko aurrerapena.
  • Ibilgaia ematearen gainontzeko %75 + aseguruaren ordainketa.
  • Gehiegizko kilometroen ordainketa ibilgailua itzultzerakoan.

ERRESERBAREN EZEZTATZEA

  • Aurrerapenarenaren %100 itzulketa 15 egun azkarrago abisatzen bada.
  • Aurrerapenaren %50 itzulketa 7 egun baino azkarrago abisaten bada.

Nola egin erreserba edo nola onartu aurrekontua

Erreserba telefonoz egin daiteke, aurrez eskatu zen aurrekontua onartuz.

Bestalde, webgunearen bidez erreserba eskaera ere egin dezakezu. Sareak eskatzen dituen eremu guztiak bete beharko dituzu eta NAN zenbakia eskaeraren oharretan gehitu. Eskaera egin ondoren, bezeroarekin harremanetan jarriko gara erreserba formalizatzeko.

Zein dokumentu da beharrezkoa erreserba egiteko?

Gidari guztien gidatzeko baimena eta nortasun agiria beharrezkoak dira.

Gidari gehigarrien kopurua

Gehienez 5 gidari sartu daitezke inongo errekargurik gabe.

Alokairua luzatu al dezaket?

Alokatu duzun ibilgailua hurrengo egunetan erreserbaturik ez badago, alokairuaren luzapena telefonoz eska dezakezu.

Posible al da ibilgailua bulegoen ordutegitik kanpo entregatzea?

Bai. Bulego guztietan, postontzi bat dugu, bertan giltzak eta ibilgailua uzteko.

Neguko gurpilak eta elurretako kateak

  • Neguko gurpilak nahi izanez gero, ibilgailuaren modeloa zehaztu beharko da.
  • Elurretako kateak ibilgailu guztientzat eskuragarri ditugu.

Nori deitu nire ibilgailuarekin arazoren bat badaukat?

Autoaren gordetegian dago beharrezko dokumentazio guztia arazoren bat gertatzen bada.

Zalantzaren bat badaukazu Ruibalekin harremantan jarri erabaki bat hartu baino lehen. Auto guztiek dauzkate beiran eta dokumentazioan aseguruaren eta errepideko asistentziaren kotaktuak.

Ala era, gordetegian aurkituko duzu beharrezko dokumentazioa. Autoari buruzko zalantzaren bat badaukazu Ruibali deitu.

Espainiatik ateratzea posible al da?

Bai, betiere kokapena Europar Batasunaren barnean badago.